Xabi Osa Munduko txapeldun

Munduko Master Maratoi Txapelketa jokatu berri da eta gure euskal ordezkari bakarra den Xabier Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bi domina lortu ditu.
Margarita Fernandezekin batera munduko txapeldun izan da 50-64 urteko k-2 mistoan eta brontzezko domina lortu du 55-59 urteko K-1 proban.
Bihar hasiko da gainerako kirolarientzako lehiaketa, lehena Malen Juaristi (S.D. Santiagotarrak) izango da, emakumezko junior K-1 txapelketan.
Ondoren, Irati Osaren txanda izango da (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), bere aitren modura, dominaren bat lortzen saiatuko da. Ostegunean maratoi motza jokatuko du eta bertan sailkatze proba gainditu beharko du, 20 onenek finala joka dezaten.
Larunbatean K-1 eta igandean K-2  lehiatuko duelarik.
Eta Eider Amundarain klubeko kideak, 23 urtez azpiko emakumezkoen K-1 txapelketa jokatuko du ostiralean.
Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21