Irailaren 2an jokatuko da Gipuzkoako itsas kayak txapelketa

Gipuzkoako itsas kayak txapelketaren data aldaketa ugarien ondoren, larunbat honetan, irailak 2, Zumaian jokatuko da.
16: 00etan hasiko da, eta esteka horretatik jarraitu ahal izango da:

https://live.traky365.com/cto-gipuzkoa-2023

Bestalde, abuztuaren 19an, Donostiako Aste Nagusiarekin batera, Donostia-Pasaia-Donostia zeharkaldia jokatu zen, eta garaipena lortu zuen Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.k, Pasaia Kayak 2005 K.K.k, eta hirugarren Atletico San Sebastianek.
Banakako emaitzei dagokienez, emakume beteranoan +50 K-1 Cristina Iraeta (ATSS) izan zen garaile, emakume beteranoan -50 K-1 Maite Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) kadeteetan Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena.
Gizon beteranoan +50, Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea, beteranoetan -50 Bertol Badiola (S.D. Santiagotarrak), gizonezko 23 urtez azpikoetan K-1 Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen azkarrena. Senior K-1 gizonean Aritz Araneta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen probako garaile absolutua. Junior mailan, Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea eta kadete mailan K-2 mistoan, Asier Aizpurua eta Maddi Uzkudun (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren lehen sailkatuak.
Tradizionaletan, Javier Arrastua (S.D.Santiagotarrak) izan zen helmuga zeharkatzen lehena.

Irailaren 9an eta 10ean Espainiako itsas kayak txapelketa jokatuko da Denian.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21