Itsasoak baldintzatu zuen itsas kayakeko Euskadiko Kopako laugarren proba
Barrika P.T. ibilbidea estreinatu nahi zuen itsas proban, irteera puntu batean eta helmuga bestean izanik, baina itsasoaren baldintzek mugatu egin zuten proba, Plentziako itsasadarrean irteera eta helmuga izanik eta uste baino ibilbide laburragoa eginez.
Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K. garaile izan zen itsas kayakeko Euskadiko Kopako 4. proban, bigarren bertako Barrika P.T. eta hirugarren Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzei dagokienez, Iker Lizaso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garaile junior mailan, Aritz Araneta bere taldekideak gauza bera egin zuen seniorretan, K-2 seniorretan S.D. Santiagotarrak taldeko duplak, Bertol Badiola eta Asier Ursua izan ziren irabazleak. 50 urtez azpiko beteranoetan, Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena, +50ean Ignacio Ibarra (Barrika P.T.) izan zen irabazlea.
Emakumeetan, 23 urtez azpikoetan, Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta kateagoria beteranoan, Maite Etxabe klubeko kidea.
Hurrengoa, Real Club Náutico San Sebastianek abuztuaren 19an, antolatutako itsas kayakeko Euskadiko Kopako 5. proba izango da.