2023ko Euskadiko Neguko Txapelketa egin da

Ohi bezala, larunbatean ospatu zen Euskadiko Neguko Txapelketa Bidasoako uretan, Irun parean.
Kluben arteko sailkapene nagusian, S.D.Santiagotarrak  izan zen garaile, Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarra P.K.  bigarren eta hirugarren sailkatua, Pasaia Kayak 2005 K.K.
Banakako emaitzei dagokienez, Eneritz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen emakumezko kadete K-1ean irabazlea, junior mailan, Marina Lizarraga (C.P.Pamplona) izan zen azkarrena eta Ane Amostsegi (S.D.Santiagotarrak) izendatu zen Euskadiko txapeldun. C-1 mailan, Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen irabazlea. Senior K-1 emakumetan, Irati Osak (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.)  eskuratu zuen garaipena nagusitasunez eta senior C-1 emakumetan Gema Victoriak (Barrika P.T.) irabazi zuten. 23 urtez azpiko K-1 emakume kategorian, Irene Gana klubeko kidea izan zen azkarrena. Emakume K-1 +50 beteranotan, Cristina Iraeta (ATSS) izan zen irabazlea.

Gizonezkoetan, Asier Aizpurua (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea K-1 kadete mailako gizonezkoetan, C1ean Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea Paracanoean, Asier Bulman , taldekidea izan zen irabazlea. Junior mailan, Markel Juaristi (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. K-1 Senior mailan, Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua. 23 urtez azpiko K-1 mailan, Moises Grijalba (C.P.Pamplona) izan zen irabazlea eta Ekaitz Aizpiolea (S.D.Santiagotarrak) izan zen Euskadiko txapeldun. Gizon beteranoen artean -50, Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen irabazlea eta +50ean Xabier Osa taldekidea.
Asteburu honetan Gipuzkoako Txapelketaren txanda izango da Zumaian eta hurrengo astean Espainiako junior, 23 azpiko eta senior mailako Neguko Txapelketa egingo da, beteranoekin batera Sevillan eta astebete beranduago Espainiako Neguko Txapelketa Arcos de la Fronteran gazteenentzat.
Zorte on!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21