Xanet Etxarri Munduko eta Europako Txapelketarako sailkatua

Slalom-eko lehenengo hautatze frogak jokaturik Segre Kopan, Seu de Urgell eta Sort-en, Xanet Etxarrik (ATSS) Munduko Junior Txapelketarako eta Europako Txapelketarako txartelak eskuratu ditu. Lehenengoa uztailaren 17tik 22ra jokatuko da Ivrean, Italian, eta bigarrena berriz, abuztuaren 16tik 19ra Bratislavan, Eslovaquian.

K-1ean eta C-1ean arituko delarik.

Europako Txapelketan parte hartuko duen taldea oraindik ez dago itxita, Españako Txapelketa jokatu eta bertan, bigarren hautatze froga jokatuko delarik, falta diren kategoriako partaideak zeintzuk izango diren erabakitzeko.

Bestalde, Oier Rodriguez-ek (S.D.Santiagotarrak) eta Lore Solak (ATSS) asteburu honetan, Castelldefels-en, Gazteentzako Joku Olinpikoetarako sailkatze froga mundiala jokatuko dute.

Zorte On!

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21