11 domina Espainiako itsas-akayak Kopako 3. proban

Uztailaren 2-3ko asteburua bizia izan da, eta txapelketa asko egin dira hainbat tokitan.
Vigon, Espainiako itsas-kayakeko Kopako hirugarren proba jokatu zen eta euskal palistek hamaika domina lortu zituzten. Zazpi urre, hiru zilar eta brontze bat.
Oier Aizpuruak (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) irabazi zuen 45-49 urteko gizon beteranoaren maila, eta Eñaut Aizpurua bere anaia izan zen bigarren. Biak batera, lehenak izan ziren K-2an.
Rafa Quevedok (Barrika P.T.) 55-59 urteko kategorian gailendu zen K-1ean, eta Javier Lizancos (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) izan zen bigarren. Rafa Quevedok, Ignacio Ibarrarekin batera, 50-54 urteko kategorian bigarren izan zen. Jose Mari Villagarziak (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) garaipena lortu ondoren,  Ignacio Ibarra bigarren izan zen maila berean.
45-49 urteko emakume beteranoaren kategorian, Maite Etxabek (Itxas-Gain zumaiako Urola Itsas-Adarreko P.K.) irabazi zuen, eta Irene Ganak (Barrika P.T.) irabazi zuen 23 urtez azpikoetan.
Kadete mailan, Ioar Alonso eta Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hirugarren izan ziren K-2 kadete mailako emakumezkoetan.
Hurrengo itsas lehiaketa uztailaren 16an izango da, Zumaian jokatuko den Gipuzkoako Itsas Kayak Txapelketan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21