Asteburu mugitua euskal slalomarentzat

Maila handieneko palistek Europako Slalom Txapelketa jokatzen zuten bitartean, euskal klubek slalom jardunaldi bikoitza jokatzen zuten, Euskadiko Kopako hirugarren eta laugarren probak San miguelen eginez. Larunbatean slalom konbentzionala ospatu zen eta igandean Euskadiko Extrem Txapelketako lehenengo edizioa ospatu zen.
Larunbatean Atletico San Sebastianek S.D.Santiagotarrak gainditu zuen eta hirugarren izan zen Beti Busti K.E. Igandean postu berberak errepikatuko zituztelarik.
Larunbateko banakako emaitzei dagokienez, gizonezko senior K-1 mailan Pau Etxanizek (ATSS) lortu zuen garaipena, gizonezko juniorretan Javier Arruabarrenak (S.D.Santiagotarrak), K-1 kadeteetan Unai Santa Cruz (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena. Ander Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea K-1 Beterano kategorian.
Emakumeetan, Maialen Chourraut (ATSS) lesioa gaindituta bueltan da, eta nagusitasunez irabazi zuen. Emakume juniorretan, Leire Goñi (ATSS) izan zen irabazlea eta kadete mailan K-1 Haizea Segura (ATSS) izan zen lehen sailkatua.
Kanoan, gizon seniorretan, Nicolas Gonzalez (ATSS) izan zen azkarrena, junior mailan Markel Imaz (ATSS) izan zen irabazlea eta kadeteetan Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Canoa emakumeetan, Marta Barba (ATSS) izan zen irabazlea senior mailan, junior mailan, Leire Goñi bere klubeko kideak lortu zuen lehen postua eta Haizea Segura (ATSS) izan zen kadete mailan irabazlea.
Igandean, slalom extremean, erlojupeko bat egin zen, ondoren finalerdiak eta finalak ospatzeko.
Senior mailan Haritz Azanzak (S.D. Santiagotarrak) irabazi zuen, junior mailan Alex Segura (ATSS) izan zen azkarrena eta kadete mailan Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak). Beteranoen mailan, Bikendi Lazkano (Beti Busti K.E.) izan zen irabazlea.
Emakume seniorretan, Marta Barba (ATSS) izan zen irabazlea, junior mailan Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) eta kadete mailan Haizea Segura (ATSS).

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21