Azore Uharteetan egin da Europako Itsas Kayak Txapelketa eta bertara joan diren euskal palistak hiru domina, bi urre eta zilar batekin itzuli dira.
Maite Etxabek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.), bere sasoi ona erakutsiz, nagusitasunez irabazi zuen Emakume gererano SS1 mailan.
Manuel Melara (Arroja P.K.) gauza beterano 50-54 urteko mailan, baldintza oso zailetako itsaso zakarrean, bere trebetasunaren erakusle.
Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) podiumeko bigarren mailara igo zen 45-49 urteko kategorian.
SS2 proba mistoak bertan behera geratu ziren itsasoaren baldintzengatik, etagainerako probetarako ibilbidea egokitu egin zen.