Higinio Riverok bere esperientziatik erakutsiko digu, Paralinpiar Jokoak xedea izanik, nola bilatzen duen errendimendurik onena. Piraguistak goi errendimenduaren jardunean eragina duten hainbat parametro aztertuko ditu: prestakuntza fisikoa, teknika, planifikazioa, materiala… Higiniok Tokyoko Paralinpiar Jokoetarako txartela lortu zuen 2019an Szegeden jokatutako Munduko txapelketan.
Basque Team-eko ONLINE TOPAKETAK [kirol errendimendua] OSTEGUN TEKNIKOAK
DATA: Uztailak 2
ORDUA: 18:00-19:00
HIZKUNTZA: Gaztelania
FORMATOA: Online (Ponentzia bat + mahai-ingurua)
(Izena-emateko: komunikazioa@basqueteam.eus)
Euskal Kanoe Federakuntzaren laguntzarekin antolatutako hitzaldiaren ostean, Higiniok Basque Team eta Fadurako HTZko Aitor Alberdi kirol teknikariak zuzendutako mahai-inguruan parte hartuko du aurretik landutako kontzeptuetan sakontzeko. Ikus-entzuleek galderak eta komentarioak egiteko aukera izango dute. |
Errendimendu-topaketaren batean izena eman nahi duzuenek, idatzi mesedez komunikazioa@basqueteam.eus helbidera.