Euskadiko Maratoi Txapelketa jokatu da

Eszenatokia estreinatuz, Langraiz Ganboan Euskadiko Maratoi Txapelketa ospatu zen.
Klubekako sailkapenean, S.D.Santiagotarrak taldeak irabazi zuen, Pasaia Kayak 2005 K.K. bigarren izan zen eta Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K. hirugarren.
Banakako sailkapenean, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea K-1 gizonezko seniorretan, Irati Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) emakumezko seniorretan. Gizonezko seniorretan K-2, Unai Azkune eta Xabier Osa (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren garaileak eta emakumezko seniorretan K-2 Sara Tarragona eta Maika Terroso (Pasaia Kayak 2005 K.K.). 23 urtez azpiko gizonetan, Xabier de Velasco (Getxo Kayaka) izan zen garailea, junior mailan K-1 Martin Miranda (S.D.Santiagotarrak), Beteranotan Jon Lazkano (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) eta kadete mailan K-1 Ian Anatol (S.D.Santiagotarrak). Junior mailako K-1 emakumeetan, Eider Amundarainek (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen, kadete mailako K-1 emakumeetan, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen garailea. C-1 kadete mailan, Pablo Muiño izan zen garailea.
Jon Ander Lazkano eta Peio Gonzalez (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko p.k.) izan ziren azkarrenak junior mailan K-2, Aimar Modades eta Oihan Arrondo (S.D.Santiagotarrak) izan ziren K-2 kadete mailan helmuga zeharkatzen lehenak. Kadete mailako K-2 emakumezkoetan, Malen Juaristi eta Naroa Larrarte (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak.
Datorren asteburuan Pontevedran  Espainiako Maratoi txapelketa jokatuko da, nazioarte mailaen aritzeko plazak jokoan egongo direlarik.

Masterrek, aldiz,. Espainiako Neguko Txapelketa jokatu zuten Sevillan, non Imanol Burguera (Donostia Kayak K.E.) izan zen garailea K-1 40-44 urteko gizon beteranotan.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.