Pasa den asteburuan slalomeko palistek eman diote hasiera Espainiako Kopari Covasen, Pontevedratik gertu.
Emaitzak oso onak izan dira: 10 domina larunbatean eta bederatzi igandean.
Larunbateko egunean emaitza hauek lortu zituzten:
Urrea: – Pau Etxaniz (ATSS), GSK1
– Miren Lazkano (ATSS) ESC1
– Ainara Goikoetxea (ATSS), EJK1
– Cristina Martinez (ATSS) EBK1
Zilarra: – Ainara Goikoetxea (ATSS) EJC1
– Oier Etxebeste (S.D.Santiagotarrak) GJC1
– Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) GJK1
Brontzea: – Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) EJC1
– Leire Goñi (ATSS) ESK1
– Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) EJK1
Lehiaketaren bigarren egunean, honako domina hauek lortu ziren:
Urrea: – Pau Etxaniz (ATSS) GSK1
– Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) EJC1
– Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) GJK1
– Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) GJC1
– Cristina Martinez (ATSS) EVK1
Zilarra: – Haizea Segura (ATSS) EJC1
– Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) GJK1
Brontzea: – Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) ESC1
– Haizea Segura (ATSS) EJK1
Kluben arteko sailkapenean, Atssek irabazi zuen eta S.D.Santiagotarrak hirugarren sailkatu ziren bi egunetan.