Espainiako Lehen Kayak Cross Kopa

La Seu d ‘urgell-en  Kayak Crosseko lehen Espainiako Kopa jokatu da, eta euskal palistek hamalau domina eskuratu dituzte guztira.
Lehiaketaren lehen egunean, Haizea Segurak (ATSS) eta Olatz Arregik (ATSS) irabazi zuten junior eta senior mailako emakumezkoetan, hurrenez hurren.
Zilarra Klara Olazabalentzat (S.D.Santiagotarrak) emakume seniorretan eta Izar Garcia bere klubeko kidearentzat junior kategorian. Xuban Goikoetxea (ATSS) ere bigarren sailkatu zen junior mailan.
Alex Segura (ATSS) hirugarren sailkatu zen senior mailan.
Lehiaketaren bigarren eguna hobea izan zen, 3 urre, 3 zilar eta brontze bat lortu baitzuten:
Urrea: – Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakume seniorra
– Haizea Segura (ATSS) emakume junior
– Xuban Goikoetxea (ATSS) junior gizona
Zilarra: – Miren Lazkano (ATSS) emakume seniorra
– Pau Etxaniz (ATSS) gizon seniorra
– Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) junior gizona
Brontzea: Olatz Arregi (ATSS) emakume seniorra

Kluben arteko sailkapenean, Atletico San Sebastianek irabazi zuen bi jardunaldietan, eta S.D.Santiagotarrak hirugarren.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.