Bost domina lortu dituzte gure palistek Espainiako Sprinteko lehen kopan. Urre bat, hiru zilar eta brontze bat.
Iñigo Peñak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lortu zuen garaipena K-1 500m modalitatean, oso modu estu eta lehiatuan.
Zilarra Eneritz Aizpiolea eta Maialen Vitoriarentzat (S.D.Santiagotarrak) Junior K-2 200mtan, Uxue Arsuaga eta Nerea Garciarentzat (S.D.Santiagotarrak) K-2 200m emakume seniorretan eta Uxue Arsuaga, Carla Corral, Nerea Garcia eta Maialen Arsuagarentzat (S.D.Santiagotarrak) K-4 200m emakume seniorretan.
Brontzezko domina, Iñigo Irastorza, Alejandro Arana, Oihan Arrondo eta Markel Juaristik (S.D.Santiagotarrak) osatutako K-4 junior 1000m takoarentzat izan zen.
Asteburu honetan, Aranjuezen ospatuko den maratoi erdiko Espainiako Txapelketaren txanda izango da.