Abian da slalom extrema

Joan den asteburuan, apirilaren 9an eta 10ean, Espainiako slalom extrem-eko kopako lehen proba eta nazioarteko hitzorduetara joango den taldea osatzeko hautaketa probak egin ziren La Seu d ‘Urgellen.

Larunbatean, kopan, Miren Lazkanok (ATSS) lehen postua lortu zuen senior mailako emakumeetan, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) izan zen bigarren eta Olatz Arregi (ATSS) izan zuten lagun finalean laugarren sailkatuz.

Junior mailako emakumezkoetan, Leire Goñik (ATSS) lortu zuen lehen postua, euskal palistek ostauriko final batean, Nora Lopez (ATSS) izan zen bigarren, Maite Odriozola (ATSS) hirugarren eta Haizea Segura (ATSS) laugarren.

Gizonezkoetan, Pau Etxanizek (ATSS) lortu zuen bigarren postua.
Junior mailan, Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) finalera iritsi zen, baina laugarren izan zen.
Kluben araberako sailkapenean, Atletico San Sebastian izan zen lehen sailkatua eta S.D.Santiagotarrak hirugarrena.

Hurrengo egunean ere emaitza bikainak izan ziren, hautaketarako zeuden probetan. Senior mailako emakumeetan Olatz Arregik (ATSS) lortu zuen lehen postua, Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) bigarrena eta Miren Lazkanok (ATSS) hirugarrena. Junior mailako emakumeetan, finala euskaldunena izan zen, Leire Goñi (ATSS) lehenengo aposizioan, Maite Odriozola (ATSS) bigarren, Malen Gutierrez (ATSS) hirugarren eta Haizea Segura (ATSS) laugarren.
Senior mailan Pau Etxaniz (ATSS) izan zen lehena eta junior mailan Markel Imaz (ATSS) izan zen bigarren eta Aitor Iriondo (S.D.Santiagotarrak) hirugarren.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.