Ur bizietako epaileen ikastaroa

Datorren azaroaren 5etik7ra bitartean, ur bizietako epaileen ikastaroa antolatuko da Irunen.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Ur lasaietako epaileen ikastaroa

Datorren urriaren 22etik 24era, ur lasaietako epaileen ikastaroa antolatuko da Orion.

Epaile Laguntzaile, oinarrizko eta nazional tituluak eskuratzea egongo da, ostiral arratsaldean hasi eta igandean amaituz.

Hemen topatuko duzue informazio guztia, edo web orrialdeko formakuntzen atalean.

Dominarik ez maratoian

Errumanian irailaren 30etik urriaren 3ra jokatu den Munduko Maratoi Txapelketa jokatu zen.
Irati Osa (Itxas-Gain urola Itsas-adarreko P.K.) zazpigarren izan zen K-2an, Arantza Toledorekin batera. K-1ean, senior mailan estreinatuz, hamahirugarrena izan zen.
Eider Amundarain (S.D.Santigotarrak) zortzigarren izan zen K-1 emakumezko juniorretan.
Irene Gana (Barrika P.T.) hamargarren sailkatu zen 23 urtez azpiko K-1 emakumezkoetan eta K-2 Junior gizonezkotan, Unai Amostegik eta Martin Mirandak (S.D.Santiagotarrak) osatutakoa, 17. izan zen. Honekin, nazioarteko denboraldia bukatutzat ematen da.

 

Lekeitioko itsas-zeharkaldia atzeratu egin da

Itsasoko baldintzak direla eta igande honetan, urriaren 3rako aurreikusirik zegoen itsas-kayakeko zeharkaldia bertan behera geratu da.

Data berria zehazturikoan jakinraziko da.

2021eko Munduko Maratoi Txapelketa hasi da

Gaur hasi da Munduko Maratoi Txapelketa, bost euskal kirolarik parte hartuko dtuelarik.
Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) K-1 eta K-2 emakumezko seniorretan jokatuko du. Larunbatean 13: 15ean hasiko da K-1ean eta igandean 12: 00etan K-2an. 2019an jokatu zen azken txapelketan brontzezko domina lortu zuen, bai K-1 23 urtez azpiko mailan, kasu honetan K-1 senior mailan estreinatuko da. Eta hirugarren izan zen K-2 seniorretan ere.
Irene Ganak (Barrika P.T.) urriaren 1ean, ostirala, jokatuko du K-1 23 urtez azpiko emakumezko mailan.


Eider Amundarainek (S.D.Santiagotarrak) dagoeneko amaitu du bere partaidetza, junior K-1 mailan zortzigarren postuan amaituz.
Martin Mirandak eta Unai Amostegik (S.D.Santiagotarrak) junior mailako K-2 lasterketa jokatuko dute igandean, 8: 45ean.

Joan Crespok brontzea eskuratu du Munduko Txapelketan

Miren Lazkano eta Klara Olazabalen Munduko txapeldunordearen ostean, larunbatean, Joan Crespok brotzea zintzilikatu zuen gizon kayakean, 2019an Seon egin zuen bezala. Sailkatze proban, 21. Denbora onenarekin sailkatu zen. Finalerdietan laugarren denborarik onena egin zuen, finalean brontzea lortuz, zilarretik hamarren batera. Slalom extremean 16.a izan zen, duela hamabost egun Pauen jokatutako munduko kopa irabaztetik zetorren, baina hamaseigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) 17. izan zen kanporaketan. Bostgarren denbora onenea egin zuen finalerdiean eta finalean seigarren izan zen.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) seigarren izan da kanporaketan. Finalerdietan ezin izan zuen finalerako txartela lortu 25. izan ondoren.


Miren Lazkanok (ATSS) Canoan bigarren txanda egin behar izan zuen, bosgarren izanik. Finalerdian 27. izan zen berrogeita hamarreko batekin eta finaletik kanpo geratu zen. Kayaken, kanporaketa 20. postuan igaro zuen. Finalerdietan 50ek urrundu zuen finaletik, 28. postuan amaituz. Slalom extrem proban hamargarren amaitu zuen.
Pau Etxaniz (ATSS) gizonezkoen kayakean, hamargarren izan zen kanporaketan, 33. izan zen finalerdietan, finalerako txartela lortzeko lau penalizaziok finalerako aukerarik gabe utzi zutelarik.
Olatz Arregik (ATSS) ezin izan zuen mozketa gainditu, 41. Izanik. Slalom extrem-ean 19. Izan zen.
Emakumeen patruila Kayakean, Olatz Arregi (ATSS) eta Miren Lazkano (ATSS) zortzigarren izan zen.
Patruila gizon kanoa, Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) bederatzigarrena.
Patruila Kayak gizona, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) hamargarrena.

 

Miren Lazkano eta Klara Olazabal Munduko txapeldunordeak

Gaurtik igandera bitartean Munduko Slalom Txapelketa ospatuko da, gure palisten ordezkaritza zabalarekin.
Bratislavan egiten ari den txapelketa patruilen probekin hasi da gaur, eta podiumeko bigarren mailara igo diren emakume kanoisten lana nabarmendu behar da. Miren Lazkano (ATSS) eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) Nuria Vilarrubla kataluniarrarekin batera aritu dira.

Emakumezko kayakistas zortzigarren izan dira, Miren Lazkano eta Olatz Arregi, gizonezko kayakistas, Joan Crespo eta Pau Etxaniz hamargarren izan dira. Eta Gizonezko kanoistak, Ander Elosegirekin, bederatzigarren izan dira.
Bihar Kayak eta kanoa kanporaketen txanda izango da. Lehiaketan honako hauek egongo dira:

Gizonezko Kayak:

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak)

Pau Etxaniz (ATSS)

Emakumezko Kayak:

                Olatz Arregi (ATSS)

                Miren Lazkano (ATSS)

Gizonezko Canoa

                Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak)

Emakumezko Canoa:

Miren Lazkano (ATSS)

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak)

Slalom extrem Gizonezkoak

                Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak)

Slalom extrem Emakumezkoak

                Olatz Arregi        (ATSS)

Miren Lazkano (ATSS)

 

Irailaren 20ko eguneratze berria, Jarduteko arau orokorren inguruan

38/2021 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena, SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak testu bateginean jaso, eguneratu eta zehaztekoa argitaratuta.

 

 

Jakinarazten da galderen eta erantzunen dokumentua eguneratu dela, baita eskola-kirolaren arloan jarduteko arau orokorrak ere. Web orrian ere aurkituko dituzue.

https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/

Lekeitiok itsasoko kayaken Euskadiko Kopa itxiko du

Urriaren 3an, 12: 00etan, itsas kayaken Euskadiko Kopako bosgarren eta azken proba jokatuko da Lekeition.
Azken edizioko ibilbidea errepikatuz, 2019koa, Elantxoben hasi eta Lekeitioko hondartzan amaituko da, 13 kilometro egin beharko dituzte parte-hartzaileek.
Antolatzaileak eskatzen dutenei, irteera punturaino garraiatuko dituzte.

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21