Emaitzetarako aplikazio berria

Euskadiko Federazioak, egiten duen kudeaketa hobetu nahian, emaitzen programa berri bat izango du.
Esteka honetan kontsultatu ahal izango da: https://emaitzak.euskalkanoe.com

Emaitzez gain, izenemateak ere ikusteko aukera egongo da.
Lotura zuzena dago Euskadiko Federazioaren webgunean: www.euskalkanoe.eus

Helburua emaitzak on-line zuzenean kontsultatzeko aukera izatea da.
Ur lasaiak eta itsas kayak modalitateekin hasiko da funtzionamenduan, gainerako modalitateak piskanaka gehitu ahal izateko.

Euskadiko Slalom Kopako 1. proba atzeratu da

Bihar, urtarrilak 15, slalomeko Euskadiko Kopari hasiera eman behar zitzaion Bergaran 1. proba jokatuz, baina azken egunetako euriteek emaria baldintzatu dute, eta ez da nahikoa izan lehiaketa biharko egunean egiteko.
Beste data bat ezarriko da lehiaketa egiteko.

2022ko egutegiaren zirriborroa

Eguneratu egin da 2022ko egutegiaren egoera. Zain gaude noiz argitaratuko duen RFEPak bere egutegia, behin-behineko egutegia amaitu ahal izateko, ondoren Batzar Nagusiak onar dezan.
Lehiaketan arriskuak gutxitzeko protokoloa gehitu da.
Indarrean dagoen araudia bete beharko da, baina parte hartzen duten kluben, teknikarien eta kirolarien laguntza eskatzen da, baita bertaratutakoena ere.

Kudeaketa aurreratuan ziurtagiriaren berritzea

Euskadiko Kanoe Federakuntzak pasa den astelehenean Kudeaketa aurreratuaren aitortza jaso zuen eta ziurtagiria berritu.

Euskalitek Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuari Saria kudeatzen du, eta helburua da, euskal erakunderik kudeaketa aurreratuenak aitortzea eta kudeaketako praktikarik onenak identifikatzea.

Modu honetan, Euskadiko Kanoe Federakuntzak Eusko Jaurlaritzaren aitortza berriro jaso du, Kudeaketa Aurreratuaren Diploma berrituz, kudeaketa Aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa ere erakusten duela ulertuz.

2022ko erkidegoko probak antolatzeko eskaeren epea zabaldu da

Ohar honen bitartez, 2022ko erkidegoko egutegiko probak antolatzeko eskaeren epea zabaldu denaren berri ematen da, abenduaren 26arte egongo da, Euskadiko Txapelketa, Euskadiko kopetako probak edo/eta EKF-tzako egutegian gehitu nahi den lehiaketen antolaketa eskatzeko epea.

Hemen topatuko duzue informazioa.

Lekeitioko zeharbidea

Azaroaren 27an Lekeitioko itsas kayak zeharkaldia ospatuko da, Elantxoben hasi eta Lekeition amaituko dena.
Hemen aurkituko duzue informazioa.

2021-2022ko lizentzien bideratzea

Ohar honen bitartez, lizentziak bideratzeko programa, azaroaren 2tik aurrera operatibo egongo dela jakinarazten da.

Hemen topatuko duzue zirkularra.

Gogorarazten da, lizentzia nazionalak izapidetzen dituzten klubek, RFEP-lak eskaturiko eranskina bete beharko dutela eta Euskal Kanoe Federakuntzan entregatu.

RFEP-lako eranskina

Alta berrien kasuan, NAN-aren kopia entregatu beharko da.

Adin txikikoekin lan egiten duten teknikarien kasuan, gogoratu Adingabekoekin lan egiteko aurrekari penalen ziurtagiria eskuratu behar dutela.

Honen inguruko informazio gehiago, web orrialdean, Lizentzien alorrean, teknikarien ziurtagiri atalean topatuko duzue.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21