Lau zilar eta hiru brontze dira euskal ordezkariek lorturiko dominak, pasaden asteburuan, Sevillan jokaturiko Españako Neguko Txapelketan.
Emakumezko juniorretan, Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) zilarra eskuratu zuen emakumezko junior K-1 mailan. Eta Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hirugarren izan zen emakumezko 17 urtez azpiko K-1mailan.
Egilea: J.M.Anatol
Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) brontzeko domina eskuratu zuen emakumezko 23 urtez azpiko mailan, azken momentu arte urreagatik borrokatzen egon ondoren.
Higinio Rivero (Barrika P.T.) bigarren izan zen KL2 mailan.
Xabi Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) zilarra eskuratu zuen gizonezko beterano 50-54 urteko mailan.
Telmo Fernandez (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan zen 20 urtez azpiko malan.
Javier Martinez (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen gizonezko beterano 60-64 C-1 mailan.
Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak lehenengo hamarren artean sailkatu zen, 8. Izanik, parte hartu zuten 100 kluben artetik.
Hurrengo zita, Españako Jóvenes Promesas-en Neguko Txapelketa izango da Cadiz-en, hilaren amaieran.