www.euskalkirolariak.eus

 Kirol federatu euskaldunentzako deskontuen Euskal Kirolariak klubaren sorrera

EKFB erakundeak erosketetarako eskaintzen klub bat sortu du www.euskalkirolariak.eus webgunearen bidez, federazio batekin atxikitako kirolari euskaldun guztientzat

Unión de Federaciones Deportivas Vascas-Euskal Kirol Federazioen Batasuna erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen katalogoan, gaurtik aurrera deskontuen Klub baten sorrera eransten da kirolari euskaldun guztientzat Euskal Kirolariak izenaren eskutik.

Euskal Kirolariak eremuan erosketa mota orotarako eskaintza eta deskontu mota guziak aurkitu ahal izango dituzue, arropa markarik ospetsuenetan, teknologian hala nola bidaietan, hoteletan, garraiotan edo jatetxetan. Abantailen katalogo bikaina kirolarientzat federatuak izateagatik soilik, bai on line erosketetarako eta bai dendetan egiteko erosketa fisikoetarako. Klubaren erabilera egiteko, soilik www.euskalkirolariak.eus webgunera sartu behar da; bertan kirolariak bere erosketa abantailatsua erraztasunez egiteko modua aurkituko du eta erosketa eremuetan bere kupoiak aurkezteko mugikorretik sarbidea izango du.

Klub honen asmoa da kirolariari zerbitzu bat gehiago ematea, federazio lizentzia batekin kontatzeagatik; kirolariak, horrez gainera, derrigorrezko kirol aseguruarekin eta federazio bakoitzeko zerbitzu propioekin kontatuko du, bere erosketetan deskontu interesgarriak dakartzan klub bateko kidea izateko aukerarekin.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.