Printzipio – adierazpena, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Pasaden azaroaren 14ean izandako Euskadiko Kanoe Federakuntzako Zuzendaritza Batzordean, emakumeenganako indarkeria eta sexujazarpena desagerrarazteko prinzipio adierazpena onetsi zuten.

Modu honetan, berdintasunari eta emakumeenganako indarkeriari buruzko legerian oinarrituta, eta kontuan hartuta kirolariek eskubidea dutela kirol ingurunean sexu-jazarpenik eta abusurik gabe jarduteko, honako konpromiso hauek hartu ziren:

— Geure jarduera-eremuan hainbat neurri ezarriko ditugu sexu-jazarpena eta abusua prebenitzeko, eta gertatuz gero, jarduteko.

— Neurriak kirol erakundeari lotutako pertsonei zabalduko zaizkiela bermatuko dugu.

— Kirol erakundeari lotutako pertsona, enpresa, entitate eta instituzio guztiek konpromisoaren berri izaten saiatuko gara, eta emakumeenganako indarkeria prebenitzeko eta desagerrarazteko inplikazioa ager dezaten ere saiatuko gara.

— Baliabide guztiak erabiliko ditugu aurkeztutako erreklamazio eta salaketak lehenbailehen eta efikaziaz konpontzeko.

— Parte hartuko dugu eta laguntza emango dugu kirolean emakumeenganako indarkeria eta sexu-jazarpena desagerrarazteko prestakuntza egiteko.

Neurri horiei guztiei esker, kirol jarduera guztiak indarkeriarik gabeko errespetuzko ingurunean egingo dira. Horrela, bermatuta egongo da emakumeen osasuna eta ongizatea, eta, beraz, entitate osoaren mesedetan izango da.

Printzipio adierazpen osoa, Emakumea eta Piragua sailean topatuko duzue. Hemen.

Baita ere, Emakumea eta Piragua alorra sortu zen, ur lasaietako Begoña Lazkano nazioarte mailako kirolaria buru izango duelarik.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.