Pragan finalik ez, Krakoviara bidean

2024.praga.m.lazkano.k.cross

Oraingoan ere, Slalomeko Munduko Koparen egitarauak aldaketak izan ditu Pragan, euri-jasen ondorioz.

2024.praga.Leire.goñi

Lehiaketa ostiralean hasi zen, kayakarekin. Manga bakarra jokatu zen eta hamar onenak finalera pasako ziren.

Leire Goñi (ATSS) 32. izan zen K-1ean eta Maialen Chourraut (ATSS) 37. Pau Etxaniz (ATSS), +50eko penalizazioaren ondoren, 58.a izan zen kayakean.

2024.Praga.Maialen

Kanoan, Miren Lazkano (ATSS) 14. izan zen eta Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) 20. emakumezkoen C-1 mailan eta Markel Imaz (ATSS) 41. gizonezkoetan. Kayak cross-eko time trialak pasa ondoren, igandean gainerako txandak jokatu ziren, Miren Lazkano hamaikagarren izan zen eta Leire Goñi hogeita laugarren.

2024.praga.klara

 

2024.praga.markel

 

Asteburu honetan, Munduko Kopa jokatuko dute Krakovian eta lehiaketa horren ondoren, RFEPek erabakiko du zein gizonezko palista arituko diren kayak krosean Olinpiar Jokoetan. Emakumezkoetan, Maialen Chourraut eta Miren Lazkano izango dira, gizonezkoetan, Pragan jokoan zegoen plaza lortu ondoren, RFEPk erabaki beharko du nor lehiatuko den Miquel Traverekin batera Parisen kayak crossean.

2024.praga.pau.2

Bien bitartean, larunbatean Euskadiko Slalom eta Kayak Cross Txapelketa jokatuko da Pauen.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.