Pasaia kayak Donostia-Pasaia itsas zeharkaldiaren irabazlea

Real Club Nautico San Sebastian-ek Euskadi Kopako laugarren proba antolatu zuen abuztuaren 21ean.
Kluben araberako sailkapenean, Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zen garailea, Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko p.K. eta Barrika P.T. hirugarren izan ziren.
Banakako sailkapenean, Aritz Araneta (Pasaia Kayak 2005 K.K.) nagusitu zen senior K-1 mailan, beteranoen mailan -50 Jose Mari Villagarcia (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko p.K.) izan zen azkarrena, beteranoen mailan +50 Rafa Quevedo (Barrika P.T.) izan zen garailea, kadeteen artean Jon Cecilia (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea.
Emakumezkoetan, Cristina Iraeta (ATSS) beteranotan eta kadete mailan, Maialen Vitoria (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen azkarrena.
K-2 mistoetan Maite Etxabe eta Eñaut Aizpurua (Itxas-Gain Urola Itsas-adarreko p.k.) izan ziren garaileak.
Tradizionaletan, Txomin Mikel Iza (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea.
Eta Alfonso Cecilia (S.D.Santiagotarrak) SUP modalitatean.
Asteburu honetan Espainiako itsas kayak Txapelketa jokatuko da Castellonen, eta euskal ordezkaritza podiumera igotzeko aukera haundiak dituzte hainbat kategoriatan.
Zorte on!

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.