Miren Lazkano Europako txapelduna

Ivrean Slalomeko Europako Txapelketa jokatu da eta bertan, Miren Lazkanok (ATSS) urrea eskuratu du C-1 senior mailan. Ibilbidearen hasieran egindako akats batek ez zuen eragotzi bere burua berrosatzea eta helmugan denborarik onena egin ahal izatea. Slalom extrem txapelketa ere jokatu zuen, non final-laurdenetaraino iritsi zen.

Maialen Chourrautek (ATSS) egin zuen denborarik onena finalerdietan, baina finalean ezin izan zuen errepikatu eta zortzigarren izan zen.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hamargarrena izan zen, dominen borrokatik at geatu zelarik, jasoriko zigorren ondoren emakumezko C-1 finalean. (S.D.Santiagotarrak) hamaseigarren izan zen finalerdietan eta gutxigatik ez zuen finalera sartzerik izan.

Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) denborarik onena egin zuen kanporaketako bigarren jetsieran, baina finalerdietan, ate bat gainditu ondoren, ezin izan zuen finalera sartu.

Olatz Arregi (ATSS) finalerdietaraino iritsi zen kayak extrem-ean.

Patruiletan ez zen zorterik izan, eta 7. Neska kayakistak, neska kanoistak eta mutil kanoistak izan ziren. Mutil kayakistak hamargarren izan ziren.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.