Maialen Chourraut podiumetik oso hurbil munduko kopan

Abuztuaren 31tik irailaren 3ra Slalomeko Munduko Kopa ospatu da Seu d ‘Urgellen, Londreseko Munduko Txapelketaren aurretik jokatutako nazioarteko azken proban.
Maialen Chourrautek (ATSS) munduko txapelketari aurre egiteko une bikainean dagoela erakutsi du, slalomean laugarren izan da, finalerdietan denborarik onena eginez eta Parisen lehen aldiz olinpikoa izango den Kayak Cross modalitatean ere laugarren sailkatu da.
Gainerako partaideek ez zuten zorte bera izan eta ez ziren finalera iritsi.
Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) hamaikagarren sailkatu zen C-1ean, eta Kayak Crossen 15. izan zen.
Miren Lazkano (ATSS) 13. sailkatu zen C-1eko finalaurrekoetan. Oso gertu geratu zen finalista postuetatik eta 26. sailkatu zen kayak cross-ean.
Olatz Arregik (ATSS) ezin izan zituen sailkapen-txandak gainditu K-1ean 45. postuan amaitu zuen. Kayak cross-ean, aldiz, 12. sailkatu zen, eta final-laurdenetan geratu zen.
Gizonezkoen ordezkari bakarra, Pau Etxaniz (ATSS) 20. sailkatu zen finalerdietan. Eta 26. kayak krosean.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.