Maialen Chourraut eta Klara Olazabal Londresen finalista

Londresen eman zaio hasiera Slalom-eko Munduko Kopei, lehenengo hau jokatuz.

Bertan, gure bi kirolari finalera iritsi direlarik. Maialen Chourraut (ATSS) bostgarren izan da, txapelketa guztian zehar, finalista postuetan egon delarik.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) atzetik aurrera burutu duen txapelketa batean, finalerako sailkatu eta bertan bederatzigarren izan da.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak) finalista postuetan eman zion hasiera txapelketari, baina finalerdietan, hamahirugarren izanik, finalerako ateetan geratu zen.

Gizonezko kayakean, Samuel Hernanz-ek (ATSS) eta Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) oso pareko txapelketa burutu dute, sailkatze probetako bigarren fasetik pasa beharra izan zuten eta finalerdietan 22. Eta 23. Izan ziren hurrenez hurren, finaletik kanpo geratuz.

 

 

Hurrengo nazioarteko lehiaketak, Bratislavako Munduko kopa izango da, ostiral honetan hasiera emanik, ekainaren 21ean. Eta Tacen-eko Munduko Kopa, ekainaren 28tik 30era bitartean.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.