Lekeition berriro ere Kayak Surfa

Lekeitioko D-zanga P.T. Euskadiko Kayak Surf Kopako bigarren proba antolatu zuen.

Eguraldia eta olatuak lagun, jardunaldi bikaina ospatu zen.

Emaitzei dagokienez, Ainhoa Tolosak (Lekeitioko D-Zanga P.T.) garaipena eskuratu zuen IC eta HP emakumezko mailan. Odei Etxeberriak (RCNSS) Open mailan IC eta HP-n irabazi zuelarik.

Grand Master HP-n, Txema Carreto (Mundaka) izan zen garailea eta Master HP-n Edu Etxeberria (RCNSS). Junior IC-n Iñaki Urbe (RCNSS) eta Junior HP-n Eñaut Calvo (RCNSS).

Datorren asteburuan Ondarretan aurreikusirik jardunaldia atzeratu egin da. Eta Bakiokoa maiatzaren 25 eta 26ra atzeratuko da.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email