Kayak Surf-eko Master Klase berria

Maiatzaren 29an, ostiralean, kayak surfa egiten duten emakumeen txanda izan zen.

Kayak surf batzordeak antolatutako Master Class saioen barruan, ostiralean emakumeak izan ziren protagonista.

Irati Bordagarai izan da jardunaldiaren arduraduna, Euskal Selekzioko kide gisa.

Kayak surfeko Euskal Selekzioa osatu zuten eta osatzen duten hainbat emakume elkarrizketatu zituzten, Ainhoa Rementeria Euskal Selekzioko lehen kide gisa, Garazi Iturralde, Teresa Carranza, Iranzu Zorzabalbere, palista izateaz gain epaile ere izan zena, Ainhoa Tolosa eta Enara Ibarburu, eta haien esperientziak, hastapenak, hondartza gustukoenak eta abar azaldu zituzten. Gainera, Devon Barker palista amerikarra ere bertan izan zen bere partehartzearekin, beraz, jardunaldia nazioartekoa eta momentuko itzulpenarekin, izan zen.

Ostiral honetan, ekainaren 5ean, Xabi Olanoren txanda izango da, kayak Surf-aren maniobren inguruan hitzegiten aritzeko.

Esteka honen bidez parte hartu ahal izango da:

 

https://zoom.us/j/96772165115

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.