Uztailaren amaieran, Olinpiar Jokoen atarian, Slalomeko gazteenak Sortera joan ziren, Slalomeko Jovenes Promesasen Espainiako Kopako bigarren proban lehiatzeko.
Guztira hamazazpi domina lortu zituzten; 8 urre, 4 zilar eta 5 brontze.
Izar Garciak (S.D.Santiagotarrak) irabazi zuen emakumezko K-1 eta C-1 kadeteen artean. Inge Imazek (ATSS) ere gauza bera egin zuen emakumezko infantil B K-1 eta C-1 artean. Oier Azpillagak (ATSS) lortu zuen garaipena gizonezko infantil B C-1 eta K-etan. Aitor Iriondok (S.D.Santiagotarrak) ere lehen postua eskuratu zuen gizonezko kadete K-1 eta C-1.
Zilarrezko domina Javier Arruabarrenarentzat (S.D.Santiagotarrak) K-1 kadete mailan, Xuban Goikoetxeak (ATSS) bigarren postua lortu zuen C-1 kadete mailan, bere arreba Ainara Goikoetxeak (ATSS) zilarrezko domina lortu zuen bai emakumezko infantil A K-1 mailan eta baita C-1 mailan ere.
Podiumeko hirugarren mailara igo ziren, Julia Gonzalez (ATSS) K-1 kadete emakumezkoekin, Jon Garasa (ATSS) gizonezko kadete C-1etan, Jara Guerrero (ATSS)emakumezko infantil A K-1etan, Oihan Deus (ATSS) Gizonezko infantil A C-1 eta Telmo Otegi (S.D.Santiagotarrak) gizonezko kadete K-1etan
Asteburu honetan nagusien txanda izango da, Espainiako Txapelketa jokatzeko, non olinpikoak bertan izango diren eta txapelketa jokatuko duten, Olinpiar Jokoen itzuleraren ondoren.