Final gehiagorik gabe junior eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan

Juniorren eta 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketako lehenengo jardunaldiko, Unai Nabaskues-ek (ATSS) gizonezko 23 urtez azpiko mailako patrulletan eskuraturiko dominaren ostean, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko 23 urtez azpiko K-1 patrulletan eta Xanet Etxarri (ATSS) emakumezko junior C-1eko patrulletan laugarren izanik eta Alex Goñi (ATSS) gizonezko K-1 junior patrulletan bostgarren izan ondoren, euskal ordezkariek ezin izan zuten finalik eskuratu.

Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) K-1 eta C-1ean  aritu zen 23 urtez azpikomailan, 15. Eta 20. Izanik finalerdietan hurrenez hurren.

Xanet Etxarri (ATSS) K-1 eta C-1 juniorretan aritu zen, 27. Eta 16. Izanik. Eta C-2 mixtoan laugarren izan zen, extrem-ean ez zituelarik final laurdenak gainditu.

Unai Nabakues (ATSS) 23. Izan zen, 23 urtez azpiko K-1 finalerdietan eta Alex Goñi (ATSS) 28. Gizonezko junior K-1eko finalerdietan.

Marta Barba (ATSS) emakumezko 23 urtez azpiko C-1eko finalerdietarako ateetan geratu zelarik.

Oier Rodriguez-1k (S.D. Santiagotarrak)  ezin izan zuen sailkatze fasea gainditu.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.