Euskadiko larrialdi sanitarioaren deklarazioa dela eta, eta koronabirusaren hedapena geldiarazten laguntzeko, Euskal Kanoe Federakuntzak jakinarazten du martxoaren 17tik aurrera (asteartea), eta beste adierazpen bat egin arte, telelanaren bidez arituko dela.
Gure web orria eguneratzen joango gara azken berriekin eta edozein kontsultarako edo harremanetarako email bidez, honako helbide honetan: info@euskalkanoe.eus Horrela, zuen beharrei erantzuten jarraituko dugu.
Osasun publikoa eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako jarraibideei erantzuteko,
neurri honek sortu ditzakeen eragozpenak sentitzen ditugu.