Dena prest sprint-eko munduko txapelketarako

Bihar emango zaio hasiera munduko sprint txapelketari eta lau kirolari izango ditugu bertan, Joko olinpikoetarako plaza eskuratzeko asmoz.

Lehena lehiatzen, Higinio Rivero (BAsrrika P.T.) izango da, goizean KL2 200m-ko probarekin emango dio hasiera. Arratsaldean finalerdiak lehiatu beharko ditu eta lehenengo hiruen artean sailkatu larunbateko finalean egoteko. Bere beste partehartzea, BL2 200mtan izango da eta asteazken arratsaldean hasiko da lehiatzen bertan, lehena izanez gero, finalerako txartel zuzena eskuratuko du, bestela, ostegun goizean, finalerdiak lehiatu eta lehenengo hiruen artean geratu beharko du. Finalean, bostgarren herrialde gisa sailkatu beharko du Jokoetarako txartela eskuratzeko. Hurrena lehiatzen, Aitor Gorrotxategi izango da (S.D.Santiagotarrak) K-4 1000mtan arituko da, asteazken eguerdian sailkatzen probak burutuz, lehenengo hiruen artean sailkatuz gero, ostiral arratsaldeko finalerako txartela eskuratuko du, bestela, asteazken arratsaldean finalerdia burutu eta lehenengo hiruen artean egon beharko du.

Begoña Lazkano (Donostia kayak K.E.) ostegunean hasiko da K-4 500mtan lehiatzen. Lehenengoa finalerako zuzenean sailkatuko da, bestela, larunbat erdian finalerdia burutu eta lehenengo hiruen artean geratu beharko du igandeko finalean egoteko. Horrela izanez gero, jokoetarako txartela eskuratuko luke.

Iñigo Peña (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lehiatzen hasiko den azkena izango da, ostiral goizean hasiko da K-2 1000mtan eta larunbat arratsaldean finalerdiak burutu beharko ditu. Lehenengo hiruen artean sailkatuta, igande goizeko finalerako txartela eskuratuko du. Bertan, lehenengo seiren artean sailkatu beharko du Jokoetarako plaza eskuratzeko.

Zorte on denei!

 

 

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.