Chourraut, Elosegi, Olazabal, Crespo eta Hernanz nazioarteko probetarako sailkatuak

Maialen Chourraut (ATSS) lehenengo bi Munduko Kopetan, maiatza eta ekaina bitartean, Londres eta Bratislavan arituko diren kirolarien zerrendaren buru da. Honez gain, Paun, maiatza amaiera eta ekaina hasieran ospatuko den Europako Txapelketan ere arituko da. Hautatze probetako lehenengo hiru egunetan gailendu ondoren, ez zuen laugarren egunaren beharriz izan bere presentzia ziurtatzeko nazioarteko probetan. Gainontzeko modalitateetan, lehia bizia azken momentu arte bizi izan zen eta ez zen azken egunerarte talderik itxi.

Ander Elosegi (S.D.Santiagotarrak9 C-1 seniorretan arituko da, Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) emakumezko C-1ean, Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak) eta Samuel Hernanz (ATSS) gizonezko K-1ean arituko dira. Lastima, Miren Lazkanok (ATSS) jasandako lesiogatik probak ezin amaitu izana. Errekuperazio azkar bat opa diogu.

Bestalde, Junior eta 23 urtez azpikoen mailako taldeak ere hautatze proba horietan erabaki ziren, Zuzendaritza batzordearen berrestearen zai, gutxienez hiru kirolari sailkatzea espero da, beraien mailako Europako zein munduko txapelketetan aritzeko.

 

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.