Szegeden jokatu berri da Europako Esprint Txapelketa eta euskal palistek maila bikaina eman dute.

Iñigo Peña (Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) hirugarren sailkatu zen K-4 1000m-an. K-2 500m ere jokatu zuen, baina ezin izan zuen finalerako txartela lortu Carlos Garroterekin batera jokatutako finalerdian.

Higinio Rivero (Plentzia P.T.) laugarren izan zen VL2-200m proban dominen atarian geratuz.

Gauza bera gertatu zitzaien Nerea Garcia eta Carla Corrali (S.D.Santiagotarrak), laugarren postuan sartu baitziren K-4 500 m-ko proban.





