Ander Elosegik brontzea eskuratu du taldeka

Joan Crespo eta Klara Olazabal finalerdietara pasatu dira

Atzo hasi zen Europako Slalomeko Txapelketa Liptovskyn, Eslovakian eta gure ordezkarien zortea ezberdina izan da.
Joan Crespok (S.D.Santiagotarrak) 18. postua lortu zuen eta finalerdietara igaro zen. Eta Klara Olazabalek (S.D.Santiagotarrak) ez zuen fasea gainditu: 28. izan zen lehen txandan eta 11.a bigarrenean. Gaur, aldiz, C-1 modalitatean 15. izan da eta finalerdietara sartu da.
Ander Elosegik (S.D.Santiagotarrak) eta Miren Lazkanok (ATSS) ez dute euren eguna izan eta finalerdietatik kanpo geratu dira.
Patruiletan, atzo, gizon kayakistak 7.a izan ziren eta emakumeak 9.a. Gaur egun, kanoan, gizonak hirugarren izan dira, Ander Elosegik zilarra eskuratu du gizonezko canoa patrulletan eta emakumezkoetan zapigarren postuan sailkatu dira

Bihar kayakeko finalaurrekoetarako eta finaletarako txanda izango da, baita Extremeko sailkapenetarako ere. Gure euskal ordezkari guztiak bertan arituko dira, Ander Elosegi izan ezik, eta Olatz Arregi (ATSS) gehituko zaie. Eta igandean, kanoen txanda izango da eta Extremeko finalak.
Zorte on!

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email
Euskalkanoe
Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.