Euskadiko Ibaien Kopako 2. proba jokatuta, Aitor Sanez de Ojer memoriala ospatu zen.
Kluben arteko sailkapenean, Pasaia Kayak 2005 K.K. izan zen garailea, bigarren. S.D.Santiagotarrak. hirugarren postuan Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.
Banakako emaitzei dagokienez, gizonezko kadete K-1 mailan, garaipena Asier Aizpuruak (txas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) eskuratu zuen, gizonezko kadete mailan K-2 Gaizka Lopez eta Unai Conejero (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan ziren azkarrenak, C-1 kadete mailan Odei Gelbenzu (S.D.Santiagotarrak) izan zen garaile, gizonezko kadete mailan Paracanoen, bere klubeko kide Asier Bulman izan zen lehen sailkatua.
Gizon juniorretan K-1, Pablo Martinez (C.P.Palentino) izan zen irabazlea. K-2 juniorretan, Alex Arana eta Aimar Modenes (S.D.Santiagotarrak) izan ziren irabazleak. Senior K-1 gizonezkoetan, Unai Azkune (txas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua, senior K-2 gizonezkoetan, Urko Etxebarria eta Asier Lopez (Barrika P.T.) izan ziren irabazleak. Gizonezko 23 urtez azpiko K-1ean, Jaime Santos (C.P. Fuentes Carrionas) izan zen garailea. Gizon beteranoen kategorian -50, Iñaki Fernandez (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua eta beteranoen kategorian +50 Marcos Antonio Santos (C. P. Fuentes Carrionas) izan zen irabazlea.
Emakumezkoetan, K-1 kadeteetan, Eneritz Aizpioleak irabazi zuen (S.D.Santiagotarrak), K-2 emakume kadeteetan lehen postuan June Palenzuela eta Enara Parada klub-kideentzat, emakumezko juniorretan K-1 Maialen Vitoria (Pasaia Kayk 2005 K.K.) izan zen irabazlea, emakumezko junior C-1 Ane Eileen Mesa (Barrika P.T.) izan zen lehen sailkatua. K-1 emakume seniorretan, Mara Santos (C.P. Palentino) izan zen irabazlea, K-2 emakume seniorretan, Josefa Molina eta Maite Etxabe (txas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak, emakumezko 23 urtez azpikoetan K-1ean, Aiora Irazu (C.Ciudade de Lugo) izan zen lehen sailkatua.