Arcos de la Fronteran jokatu da Españako Neguko Etorkizuneko kirolarien Txapelketa.
Uxue eta Maddalen Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) Ahizpak, bigarren eta hirugarren izan ziren hurrenez hurren helmugaratzen emakumezko kadete A K-1 mailan.
Egilea: J.M.Anatol
Beraien taldekidea den Aimar Platero, hirugarren izan zen gizonezko infantil A K-1 mailan.
Egilea: J.M. Anatol
Baita ere azpimarratzekoak dira, Irene Gorrotxategiren (S.D.Santiagotarrak) bostgarren postua eta Eider Amundarainen (S.D.Santiagotarrak) zazpigarren postua emakumezko kadete A K-1 mailan. Zazpigarren izan ziren baita ere, Maddi Tarragona (Pasaia Kayak 2005 K.K.) emakumezko infantil A K-1 mailan eta Malen Juaristi (S.D.Santiagotarrak) emakumezko infantil B K-1 mailan.
Kluben sailkapen nagusian, S.D. Santiagotarrak podium-en ate-joka, laugarren izan zen.