Atlantic Ocean Surfski World Cup 2020

Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe hirugarren izan dira beraien beterano B kategorian, gizonezko eta emakumezkoetan, hurrenez hurren, Atlantic Ocean Surfski World Cup-ean.

 

2021ean jokatuko den Munduko Txapelketaren aurrekaria izan da, Lanzaroten jokaturiko Munduko kopa hau, otsailaren 8 eta 9an.

19 herrialde ezberdinetako 350 kirolaritik gora Bildu ziren eta horien artean, Eñaut Aizpurua eta Maite Etxabe, Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.-eko kirolariak, podium-eko hirugarren postura igo ziren, beterano B mailan, hurrenez hurren gizonezko zein emakumezko mailan.

Amuitz Outrigger P.K.-eko Bertol Badiola ere bertan aritu zen, beterano B mailan, zazpigarren izan zelarik.

Facebook
Twitter
LinkedIn
Email