Eskola kirolerako murrizketa gehiago apirilaren 14koak

Eusko Jaurlaritzak galdera-erantzunen dokumentu eguneratu du. Beraien webgunean aurkituko duzue.

https://www.euskadi.eus/jarduera-fisikoaren-eta-kirolaren-jarraibideak/web01-a2kirola/eu/

 

Pandemiaren egungo egoera dela eta, apirilaren 14tik aurrera, neurriak zorrotzagoak izango dira kirola egiteko malgutasunari dagokionez.

8 eta 29 galderak aldatu dira (Eskola Kirola)

 

KIROL-INSTALAZIOAK (Igerilekuak barne)

8.- Joan zaitezke autonomia-erkidegoko beste udalerri batera gimnasioetara, kiroldegietara edo/eta kirol-instalazioetako jardueretara?

Jatorrizko eta helmugako udalerriak eta lurraldeak 400/100.000 biztanletik beherako intzidentzia-tasa metatua badute, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritara joan zaitezke ikastaro edo jarduerak gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan egiteko.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko  udalerrietan, pertsonen sarrera eta irteera mugatu egingo da, ikastaro edo jarduerak gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan egiteko.

Nolanahi ere, udalerri mugakideen arteko ohiko mugikortasuna baimenduko da, lurralde historikoa edozein dela ere, ikastaro edo jarduerak gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan egiteko.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko  lurraldeetan, pertsonen sarrera eta irteera mugatu egingo da, ikastaro edo jarduerak gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan egiteko.

 

ESKOLA KIROLA

29.- Baimenduta al daude eskola-kiroleko entrenamenduetarako edota jardueretarako joan-etorriak?

Jatorrizko eta helmugako udalerriak eta lurraldeak 400/100.000 biztanletik beherako intzidentzia-tasa metatua badute, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritara joan zaitezke eskola kiroleko entrenamendu edota jardueretara.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko  udalerrietan, pertsonen sarrera eta irteera mugatu egingo da, eskola kiroleko entrenamendu edota jarduerak egiteko.

Nolanahi ere, udalerri mugakideen arteko ohiko mugikortasuna baimenduko da, lurralde historikoa edozein dela ere, eskola kiroleko entrenamendu edota jarduerak egiteko.

Intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 400 edo gehiagoko  lurraldeetan, pertsonen sarrera eta irteera mugatu egingo da, eskola kiroleko entrenamendu edota jarduerak egiteko.

Intzidentzia-tasa metatua edozein dela ere, eskola kiroleko entrenamendu edota jarduerak ikasketak egiten dituzten ikastetxeetan egitea baimenduta daude.

Hemen topatuko duzue dokumentua.

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21