Mundakako olatuaren azterketa

Datorren martxoaren 26ean, 16:00h-tatik 19:00htara bitartean, Mundakan burutuko da, bertako olatuaren azterketa, kayak surfeko lehiakideentzat.

Apirilean bertan, Euskadiko Kopa jokatuko da eta ondorioz, bertan, lan saio bat antolatu du Euskal selekzioak, tokiko ezaugarriak aztertu eta grabaketa batzuk burutzeko.

Horrela, aurrerago, Zoom bidezko saio batean, grabaketak aztergai izango dira.

Jardunaldian parte hartu ahal izateko, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailean izena eman beharko da, datorren ostiral 26, 13:00hak baino lehen.

Federatua egotea derrigorrezkoa izango delarik.

Momentu oro, osasun neurriak bete beharko dira, distantziamenduari dagokionez, eta musukoaren erabilerari dagokionez. Hala nola, talde osaketan, 6kotaldeak osatuko dira, eta mailakatuta sartuko da uretara.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21