Basque Team-eko urteko gala

Abenduaren 23an, Basque Team-ek bere urteroko gabonetako gala ospatu zuen, kirolari asko Bildu zirelarik, besteak beste, piragüista asko bertaratu zirelarik. Horietak batzuk, Egukilore urdina jaso zuten, denboraldian zehar buruturiko lan bikainagatik.

Agurrentzako tokia ere izan zen, Irati Goikoetxeak, Goi-mailako kirol ibilbide luze bati amaiera eman diolarik, besteak beste honako emaitza hauek nabarmenduz: bi zilarrezko domina Europak Txapelketetan, 2014 eta 2017an patrulletan, patrulletan garaipena 2015eko Munduko kopan, 2014ko Munduko kopako hirugarren postua patrulletan, finaletara iritsiz banakako mailan Munduko Kopa zein Txapelketetan.

 

Ekitaldiari amaiera emateko, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ekitaldia itxi zuen, ekitaldirako espreski diseinaturiko kamiseta entregatuz, Joko Olinpikoetarako txartela edo lehiatzeko gutxieneko minima lortu duten kirolariei, besteak beste, Maialen Chourruat, Ander Elosegi, Iñigo Peña eta Higinio Riverori.

 

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21