ITSASOAN BURUTZEN DIREN EKINTZEN SEGURTASUNAREN INGURUKO HIZKETALDI/ SOLASALDIA

  • Amuitz Outrigger&Surfski taldea, itsasoan burutzen diren ekintzetako kirolarien segurtasunagatik kezkatzen da eta horregatik, surfskia, canoa edo itsasoan burutzen den beste edozein jardueretarako, kirolariek eraman beharreko segurtasun neurri, larrialdi zerbitzu eta dispositibo elektronikoen inguruan solasaldia antolatu du.
  • Hizketaldia, Euskadiko Larrialdi zerbitzuetako profesional batek emango du, gai hauen inguruan arituz, aurkezpen bat burutu eta hizketaldi bat egonez, bertaraturikoen galderei erantzunez.
  • Jardunaldia, Hondarribiako klub nautikoan izango da, ekainaren 8, 11:00htan.

Hizketaldiaren gaiak

  • Itsaso zabalean burutzen den piraguismoko modalitate bat praktikatzen dugunaren jabe gara eta horrek zenbait arrisku dakartza eta soinean eramaten ditugu zenbait segurtasun neurri, hala nola, telefono mugikorrak bere aplikazioekin (Safe 365 etab.) talkyak eta radiobalizak Plb1 Ocean Signal modeloak esaterako, bengalak, txilibitu, etab. baina hala ere, bada larrialdi zerbitzuen barne funtzionamenduari dagokion alor bat, guretzako guztiz ezezaguna dena. Hori ezagutzea garrantzitsua dela uste dugu, larrialdi dei bat eman ondoren, erantzunaren denbora, zein baliabide mugiarazten dituzten, non dauden kokatuak eta beste edozein xehetasun, larrialdietan dagoen kirolari batentzat, oso baliagarria izan daitekeena, larrialdi egoera puntual batean, erabaki bat hartzera lagun diezaiokeelarik, momentu, kokapen, eguraldi, uraren tenperatura, eguneko orduaren etab. en arabera.
  • Bestalde, segurtasunaren begira, mugikorretarako aplikazio onenak zeintzuk diren jakin nahiko genuke, talky-en eta kanalen erabilera egokia, radio baliza eta beraien eraginkortasuna eta eman litekeen beste edozein aholku edo iradokizun.

Izenematea, ekainaren 5, asteazkean, 20:00hak baino lehen burutu beharko da, mezu bat bidaliaz 649337098 (Mikel Amenabar) telefonora.

 

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21