Getxo Euskadiko Maratoi txapelketaren eszenatoki berria

Larunbatean Getxo jokatu zen lehenengo aldiz Euskadiko Maratoi Txapelketa. 2,5km-ko bueltak burutuz abran,  arranpan atera eta pantalanean igoz porteo gunean, partehartzaileek toki berri bat izan zuten lehiatzeko, antolakuntzak beharrezko baliabide guztiak egon zitezen lan egin zuelarik.

Taldekako sailkapen nagusian, S.D.Santiagotarrak izan zen garailea, bigarren Pasaia Kayak 2005 K.K. eta hirugarren Itxas-Gain Zumaiako Urola itsas-adarreko P.K.

Maila ezberdinetako sailkapenei dagokienez, gizonezko seniorretan, garailea, Ion Carballo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen eta emakumezkoetan Amaia Benavente (Donostia Kayak K.E.). Binakako ontzietan berriz,  Iñigo Lois eta Gorka Colomo (Pasaia Kayak 2005 K.K.) gizonezko mailan eta Ane Lopez eta Ihintza Labeaga (Barrika P.T.) emakumezkoetan gailendu ziren. 23 urtez azpiko mailan, Jon Moreno (S.D.Santiagotarrak) izan zen azkarrena gizonezkotan eta Irene Gana (Barrika P.T. ) emakumezkoetan.

Junior mailan, Alex Anatol (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehen sailkatua gizonezko K-1ean eta Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) emakumezkoetan. Binakako ontzietan, Aimar Amundarain eta Beñat Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan ziren azkarrenak.

Kadete mailan, Uxue Arsuaga (S.D.Santiagotarrak) izan zen lehena emakumezkoetan eta bere taldekidea den  Asier Romerok eskuratu zuen urrea gizonezkoetan. Binakakoetan Unai Amostegi eta Mikel Larrarte (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaileak eta emakumezkoetan, probako garaipena Ane Arreche eta Marina Martinez (C.N.Pamplona ) izan ziren eta Euskadiko Txapeldun, Josefa Molina eta Izaro Etxabe (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- adarreko P.K.).

Beteranoetan, Javier Lizancos (C.D.Fortuna) izan zen garailea eta emakumezkoetan Izaskun Gonzalez (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas- adarreko P.K.) binakakoetan, bertakoak diren Carlos Urkizo eta Javier Perez (Getxo) izan ziren garaileak.

Canoan, Ibai Muñoz (S.D.Santiagotarrak) izan zen garailea kadete mailan.

Hurrengo zita, BBKayak izango da, Euskadiko Ibaietako Kopaka, aldi berean, Españako Ibaietako txapelketa izango delarik, ekainaren 1ean, eta igandean berriz, Aitor Saenz de Ojer-en oroimenezko proba, Barrikan.

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21