Zazpi domina Españako Neguko Txapelketan

Lau zilar eta hiru brontze dira euskal ordezkariek lorturiko dominak, pasaden asteburuan, Sevillan jokaturiko Españako Neguko Txapelketan.

Emakumezko juniorretan, Nerea Garciak (S.D.Santiagotarrak) zilarra eskuratu zuen emakumezko junior K-1 mailan. Eta Aiora Irazu (Pasaia Kayak 2005 K.K.) hirugarren izan zen emakumezko 17 urtez azpiko K-1mailan.

Egilea: J.M.Anatol

 

Irati Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K) brontzeko domina eskuratu zuen emakumezko 23 urtez azpiko mailan, azken  momentu arte urreagatik borrokatzen egon ondoren.

Higinio Rivero (Barrika P.T.) bigarren izan zen KL2 mailan.

Xabi Osak (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) zilarra eskuratu zuen gizonezko beterano 50-54 urteko mailan.

Telmo Fernandez (S.D.Santiagotarrak) bigarren izan zen 20 urtez azpiko malan.

Javier Martinez (S.D.Santiagotarrak) hirugarren izan zen gizonezko beterano 60-64 C-1 mailan.

Kluben sailkapenean, S.D.Santiagotarrak lehenengo hamarren artean sailkatu zen, 8. Izanik, parte hartu zuten 100 kluben artetik.

Hurrengo zita, Españako Jóvenes Promesas-en Neguko Txapelketa izango da Cadiz-en, hilaren amaieran.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21