Españako Slalom-eko 1.go Kopak hasiera bikaina izan du

Asteburu honetan, Orthez-ek Españako slalom-eko 1.go kopa jokatu da.

Eguraldia lagun, txapelketa bikaina ikusteko aukera izan zen, gure kirolarietako asko podium-era igo zirelarik. Guztira 19 domina, 5 urre, 5 zilar eta 9 brontze eskuratu zituztelarik.

Joan Crespo (S.D.Santiagotarrak)gizonezko senior K-1ean garaile izan zen, Alex Goñi (ATSS) gizonezko junior K-1ean, Xanet Etxarrik (ATSS) emakumezko juniorretan, k-1ean zein C-1ean garaipena eskuratu zuen eta bere taldekidea den, Leire Goñik emakumezko kadete K-1ean.

Zilarra, Urko Zabaletak (S.D.Santiagotarrak) gizonezko beterano K-1ean, Beñat Larrañaga (ATSS) gizonezko kadete K-1ean, Markel Imaz (ATSS) gizonezko kadete C-1ean, Miren Lazkano (ATSS) C-1 emakumezko seniorretan eta Inge Etxarri (ATSS) emakumezko kadete C-1ean, zeinek K-1ean brontzezko domina ere eskuratu zuen.

 

Hirugarren postuan ere sailkatu ziren, Jose Luis Martin (C.D.Fortuna) gizonezko beteranotan, Oier Rodriguezek (S.D.Santiagotarrak) bi domina eskuratu zituen, bain K-1 zein C1 gizonezko juniorretan, Unai Nasbaskues (ATSS) K-1 gizonezko seniorretan, Maialen Olaso (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete C-1ean, Irati Goikoetxeak (ATSS) ere bi brontzezko domina eskuratu zituen, K-1 eta C-1 emakumezko seniorretan eta Haritz Azanza ere hirugarren izan zen gizonezko C-1 kadeteetan.

Falta izan ziren, Maialen Chourraut, Ander Elosegi, Samuel Hernanz eta Klara Olazabal Australian aurkitzen direnak entrenatzen eta lehiatzen.

Kluben sailkapenari dagokionez, Atlético San Sebastian lehenengo izan zen, Cadí bigarren eta S.D. Santiagotarrak hirugarren.

Gure klubek antolakuntza bikaina burutu zuten dena behar bezala egon zedin lehiaketa garaian eta gure epaileek ere beraien betebeharrak behar bezala burutu ahal izateko.

Hurrengo Españako kopa, Mondariz-en izango da, eta honekin, apirila amaieran eta maiatza hasieran ospatuko diren hautatze probetarako lehenengo sailkatze fasea amaituko da.

 

 

 

 

 

 

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21