S.D.Santiagotarrak Ibai eta maratoiko ligan hirugarren

Españako maratoi txapelketa amaiturik, Ibai eta maratoi ligari amaiera eman zaio eta S.D.Santiagotarrak hirugarren sailkatu da. Zalantzarik gabe, denboraldi amaiera bikaina.

Banakako emaitzei dagokienez, Irati Osa (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) bigarren izan zen emakumezko 23 urtez azpiko mailan eta horri esker, iraila hasieran Portugalen Munduko Txapelketan aritzeko txartela eskuratu zuen.

Baina hau ez zen domina bakarra izan txapelketan, eskuraturiko urre bakarra, Uxue eta Maialen Arsuagak (S.D.Santiagotarrak) eskuratu zuten, emakumezko kadete K-2 mailan.  Zilarra, Unai Ilundain eta Alex Lazkanok (Itxas-Gain- Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) gizonezko kadete K-2an eta Aiora Irazuk (Donostia Kayak K.E. ) emakumezko kadete K-1ean.

Brontzea berriz, Irene Ganak (Barrika P.T.) emakumezko junior K-1ean eta Nerea Garcia eta Intza Mendez-ek (S.D.Santiagotarrak) emakumezko junior K-2an. Emakumezko kadete K-2an, Eider Amundarain eta Irene Gorrotxategi (S.D.Santiagotarrak) ere podium-era igo ziren. Isabel Goikoetxea (Plentzia P.T.) emakumezko 23 urtez azpiko mailan, eta Getxo kayak-eko Paulo Juez eta Jon Trujillo beteranoak, 50-54urtetako mailan K-2an.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21