Bi urre eta zilar bat Españako kadeteen 1000mtako kopan 2018
Verducidon jokatu zen aurreko asteburuan Españako kadeteen 1000mtako kopa, bertan emaitza bikainak eskuratu zituztelarik euskal ordezkariek.
Bi urre eskuratu zituzten S.D.Santiagotarrak-eko neskek, Maddalen Arsuaga, Irene Gorrotxategirekin batera, lehenengo sailkatu ziren K-2 modalitatean. Eta gero, beraien taldekide diren Uxue Arsuaga eta Eider Amundarainekin gauza bera egin zuten K-4ean.
Gainera, beraien taldeki diren Ekaitz Aizpiolea eta Alex Anatol bigarren izan ziren gizonezko k-2an.
Emaitza horiez gain, finaletara iritsi zirenak ere badira, Eider Amundarain (S.D.Santiagotarrak) emakumezko kadete B K-1 mailan, zazpigarren izanik, postu bera eskuratu zuen emakumezko kadete A K-1ean Aiora Irazuk (Donostia Kayak K.E.) eta azken honek bera taldekidea den Laura Zunzunegirekin batera, postu berbera eskuratu zuten, K-2 emakumezkoetan.
Kluben sailkapen nagusiari dagokionez, S.D.Santiagotarrak, lehenengo hamarretan sailkatzea lortu zuen, bederatzigarren izanik.