Itxas-gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.ak irabazi du Euskadiko Maratoi Txapelketa

Larunbatean Euskadiko itsas Kayak Txapelketa jokatu ondoren, igandean maratoiaren txanda izan zen, Zumaian baita ere, eta berriro ere garaipena lortu zuten Itxas-Gaingoek.

Beraz, Itxas-gainentzat, kluben sailkapen nagusian, garaipen bikoitza eskuratu zuten asteburuan bigarren S.D.Santiagotarrak izan zen eta hirugarren Getxo Kayaka izan zen.

2024.cto.eusk.maraton.2

Banakako emaitzei dagokienez, ontzi mistoetan, kadete mailan, Ibaia Aranburu eta Nerea Egiguren (S.D.Santiagotarrak) izan ziren garaile, juniorretan, Beñat Balerdi eta Haizea Montero (Donostia Kayak K.E.), kadete mailan K-1ean, Oinatz Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen lehen sailkatua, K-2 Kadete mailan, Oihan irizar eta Julen Arakistain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren azkarrenak. Kadete mailako C-ean, Odei Gelbenzu izan zen irabazlea. Paracanoe kadete mailan, Asier Bulmanek (S.D. Santiagotarrak) lehen postuan eskuratu zuen eta Javier Perezek (Getxo Kayaka) paracanoe beteranotan. Junior K-1 mailan Asier Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea, seniorretan, Martin Egaña taldekideak irabazi zuen. K-2an, S.D.Santiagotarrak-eko, Alex Arana eta Markel Juaristi izan ziren irabazleak. K1- 23 urtez azpikoan, Aimar Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen garailea. Beteranoetan, K-2an Xabier Osa eta Joseba Romatet (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan ziren irabazleak, K-1 -50ean Iñaki Fernandez, taldekidea izan zen lehen sailkatua, eta 50 urte baino gehiagotan, berriz, Alejandro del Val (C.P. Antares) izan zen probako irabazlea eta Euskadiko txapeldun Javier Arrastua (S.D.Santiagotarrak).

2024.cto.eusk.maraton

Emakumeei dagokienez, K-1 Kadeteetan, Nora Aranak (S.D.Santiagotarrak) nagusitasunez irabazi zuen, K-2 taldean, Eider Cecilia eta June Arrastua klubeko kideek gauza bera egiten zuten. Junior mailan Enara Nuñez (S.D.Santiagotarrak) izan zen irabazlea. Emakume Seniorretan, bertako Irati Osa izan zen garaile argia, K-2an, Ihintza Labeaga eta Ane Lopez (Barrika P.T.) izan ziren lehen sailkatuak. 23 urtez azpiko K-1 emakumeetan, Eider Amundarainek (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) lortu zuen lehen postua.

2024.cto.eusk.maraton.neskak


Hurrengo hitzordua, larunbat honetan izango da, Colindresen, Espainiako I. Zeharkaldien Txapelketarekin.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21