Itxas-Gainek irabazi du Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa

Itxas-Gainek irabazi du Euskadiko Itsas Kayak Txapelketa. Hego haizeak eragotzi egin zuen Orio/Mutrikun hasi eta Zumaiara iristea, eta Zumaia-Sakonetako ibilbidea egin behar izan zen, baina horrek ez zuen eragotzi etxekoek taldekako garaipena eskuratzea, Barrika P.T. eta Pasaia Kayak 2005 K.K. aurretik.

2024.cto.eusk.mar.2

Banakako emaitzei dagokienez, kadete mailan Mikel Loroñok (Kayak club castro Urdiales) irabazi zuen, senior mailan Paul Gebhardt (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpikoetan Haritz Aizpurua (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen irabazlea. Beteranoetan (-50 urte), Lander Rodriguez (Pasaia Kayak 2205 K.K.) izan zen lehen sailkatua, eta beteranoetan (+50urte), berriz, Manauel Melara (Arroja K.K.). K-2 beteranoan (-50 urte), Raul Moreno eta Vicente Royo izan ziren irabazleak.

2024.cto.eusk.k.mar.1

Egilea: Marisa Herguedas

Emakumezko juniorretan, Ioar Alonso (Pasaia Kayak 2005 K.K.) izan zen irabazlea, seniorretan, Irene Gana (Barrika P.T.) izan zen azkarrena, 23 urtez azpikoetan Eider Amundarain (Itxas-Gain Zumaiako Urola Itsas-adarreko P.K.) izan zen lehen sailkatua eta beteranoetan, berriz, Cristina Iraeta (ATSS).

Hurrengo hitzordua maiatzaren 19an izango da, Barrikan.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21