Hasi dira slalomeko hautaketa probak

Martxoko azken asteburuan, Seu de Urgellen, 2. Espainiako Slalom Kopa eta 1. Kayak Kros Kopa ospatu ziren, eta Olinpiar Jokoetara zein 2024ko nazioarteko probetara joango diren palistak hautatzeko prozesuari hasiera eman zitzaion.

2024.maialen.copa.esp.seo

Maialen Chourrautek eta Pau Etxanizek oso hasiera ona izan zuten Olinpiar Jokoetara hurbiltzen dituelarik, bihar Paueko kanalean hasiko diren hautaketa proben bigarren zatia jokatzear dagoelarik.

2024.pau.etxaniz.copa.esp.seo

Lehian daude, halaber, Miren Lazkano eta Klara Olazabal emakumezkoen kanoan eta Markel Imaz eta Alex Segura gizonezkoen kanoan.

2024.klara.copa.esp.seo

Espainiako kopako emaitzei dagokienez, lehiaketako lehen egunean zortzi domina lortu ziren, bigarrenean hamabi eta igandean sei.

Slalom 1.go eguna:

urrea:

  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior K-1 eta C-1

Zilarra:

  • Manex Sayalero (ATSS) Gizonezko Beterano K1
  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko Junior C-1
  • Markel Imaz (ATSS) Gizonezko Senior C-1
  • Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Junior K-1

Brontzea:

  • Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Junior K-1
  • Leire Goñi (ATSS) Emakumezko Senior K-1

2024.leire.goñi.copa.esp.seo

Slalom 2. eguna:

                Urrea:

2024.miren.copa.esp.seo

  • Miren Lazkano (ATSS) Emakumezko Senior C-1
  • Oihan Deus (ATS) Gizonezko Junior C-1
  • Pau Etxaniz (ATSS) Gizonezko Senior K-1

Zilarra:

  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko Junior C-1
  • Lauren Lacabanne (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior C-1
  • Maialen Chourraut (ATSS) Emakumezko Senior K-1
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior K-1

Brontzea:

  • Manex Sayalero (ATSS) Gizonezko Beterano K-1
  • Ainara Goikoetxea (ATSS) Emakumezko Junior C-1
  • Klara Olazabal (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Senior C-1
  • Oier Olaso (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior C-1
  • Ainara Azanza (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko junior K-1

Kayak Cross:

Urrea:

  • Malen Gutierrez (ATSS) Emakumezko Senior
  • Oier Diaz (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Junior

Zilarra:

  • Javier Arruabarrena (S.D.Santiagotarrak) Gizonezko Senior
  • Haizea Segura (ATSS) Emakumezko Junior

Brontzea:

  • Izar Garcia (S.D.Santiagotarrak) Emakumezko Senior
  • Alex Segura (ATSS) Gizonezko Senior
  • 2024.alex.segura.copa.esp.seo

Kluben araberako sailkapenari dagokionez, lehen egunean Atletico San Sebastian bigarren izan zen, baina bigarren jardunaldian eta kayak crossean garaipena lortu zuen. S.D.Santiagotarrak hirugarren izan zen hiru jardunaldietan.

Lehiaketa nazionalen tarte honen ondoren, apirilaren 13an, datorren larunbatean, San Miguelen, Euskadiko Slalomeko Kopako hirugarren proba jokatuko da, Euskadiko patruilen Txapelketaz gain.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21