Maialen Chourraut Geldiezinen protagonista

 Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta, zehazkiago, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak eta Basque Team Fundazioak "Geldiezinak-Imparables" proiektua aurkeztu dute gaur EiTBren Bilboko egoitzako Multibox Aretoan. Egitasmoak euskal kirolaren historian nabarmendu diren hainbat emakumeren lana balioesten du, belaunaldi berrientzako erreferenteak sortzeko helburuarekin.

Alde batetik, ‘Korima Films’ek ekoitzitako ‘Geldiezinak’ dokumental saila astero eskainiko da ETB-1en, igandeetan, 11:30ean, ‘Helmuga’ saioaren barruan. Gainera, formatu elebidunean banatuko da, azpitituluekin, Basque Team Fundazioaren gainerako kanaletan (youtube, webgunea eta sare sozialak) eta EiTBko ‘Primeran’ plataforman.  
Kapitulu bakoitzean, emakumeen kirol-unibertsoaren berezitasunak ulertzen lagunduko duten gai interesgarriak landuko dira zeharka; esate baterako, amatasuna, estereotipoen haustura, plangintza espezifikoen beharra emakumearen fisiologia kontuan hartuta, kirol-erakundeetako erabaki-postuetan emakumeen presentzia bultzatzeko beharra, prestakuntza mentala, emakumea goi-mailan egotea erraztuko duten egituretan inbertitzeko beharra...

Dokumentalekin batera podcast sorta bat ere egin da, gai eta protagonista berberekin, eta bakoitzak 20 minutuko iraupena izango du. Horiek EiTB taldeko plataformen bidez entzun ahal izango dira.
 
Haurtzarora bideratuta, 6 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin eta fitxa didaktikoen bilduma bat ere egin da, aipatutako protagonistekin, landutako gaiak publikoaren adinera egokituta. Euskal Autonomia Erkidegoko lehen hezkuntzako ikastetxe guztietan banatuko dira, baina bertsio digitalak Basque Teameko webgunetik eta fundazioaren gainerako euskarrietatik eskuratu ahal izango dira. Ipuinak eta fitxak Paul Caballerok eta Ane Undurragak sortu dituzte.

Europar Batasuneko Next Generation laguntzei esker finantzatutako "Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana”ren bitartez, Eusko Jaurlaritzak gizartea aberastuko duten ereduak sortu nahi izan ditu, batez ere, goi-mailako euskal kirolari onenetako batzuen iragana, oraina eta, kasu batzuetan, etorkizuna ikusaraziz.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21