Pau Etxaniz finalera heldu da

Astebeteko lehiaketaren ondoren, sentsazio gazi-gozoak protagonistentzat.

Pau Etxaniz (ATSS) bikain aritu da txapelketa honetan. Gaztea izan arren, onenekin batera aritu da. Gizonezko K-1eko finala zortzigarren postuan bukatu du, finalerdietan bederatzigarren denborarik onena egin ondoren. Kayak cross-en ez zuen zorte bera izan eta 43. postuan bukatu zuen.

Maialen Chourrautek (ATSS) ere Txapelketa bikaina egin du, non K-1eko finalerdian izandako zoritxar batek finalean egoteko aukera kendu zion, 15. amaituz. Kayak cross-ean finaletik pauso batera geratu zen, seigarren amaituz.

Klara Olazabal (S.D. Santiagotarrak) C-1eko finalaren atarian geratu zen, eta hamaikagarren sailkatu zen finalerdietan. Kayak cross-ean 51.a izan zen.

Miren Lazkano (ATSS) 19. izan zen C-1eko finalerdietan. 25. kayak cross-ean.

Olatz Arregi (ATSS) 64.a izan zen, bigarren txandan +50eko zigorra jaso ondoren emakumezko K-1ean. Ondorioz, ezin izan zuen finalerdietan jarraitu. Kayak cross-ean 62a izan zen.

Emaitza horien ondorioz, Espainiak plaza olinpikoa du bere modalitateetan. Orain, barne hautaketen prozesu gogora hasiko da, plazei izena eta abizena jartzeko.

Contactar

Paseo Anoeta 7 / Anoeta Pasealekua 7

Donostia - San Sebastian

Gipuzkoa

20014

Email: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Tel: 943 051365

Colaboradores

 

  A BILIN 21